Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Euskara

[Erreportajea] Badalab, euskararen gune berria

Gipuzkoako Foru Aldundiaren Etorkizuna Eraikiz programaren ardatz nagusietako bat da Badalab. Etorkizunean euskara erabiliko dela bermatzeko esperimentaziotik ekarpena egingo duen espazioa da.

Mikel Del Val Garcia
Errenteria-Orereta
2022/07/22

[Goiatz Oiartzabal, Badalaben zuzendariari eginiko elkarrizketa ikusteko, sakatu hemen]

Errenteria-Oreretak gune berri bat du liburutegi zaharra kokatua zegoen eraikinean: Badalab hizkuntza berrikuntzako laborategia. Iragan asteko ostegunean aurkeztu zen, eta proiektu berriaren xehetasunak, helburuak eta lehen zertzeladak azaldu zituzten. Goiatz Oiartzabal da Badalab zentroko zuzendaria. Argi mintzo da gunearen egitekoaz, eta honela definitzen du: «Etorkizunean euskara erabiliko dela bermatzeko esperimentaziotik ekarpena egitera datorren laborategia da».

Badalabek erronka, zeregin, egiteko eta helburu ugari jarri ditu euskarari ekarpenak egiteko, baina foku nagusia euskararen edo hizkuntza gutxituen biziberritzeari eta hiztunen berdintasunari ekarpena egitean jarri dutela azaldu du Oiartzabalek. Horrez gain, lankidetza zentroak probokatzea eta esperimentazioko berrikuntza espazioak, tresnak eta esperientziak sortzeko xedea ere baduela baietsi du zuzendariak: «Ideia hori argi geratzea nahiko nuke, etengabe nabarmendu nahi dut Badalabek espazioak, tresnak eta esperientziak sortuko dituela. Uneoro aritu gara hitz horien inguruan bueltaka, horien inguruan eragin nahi dugu. Benetan diot jendeak Badalab hiru hitz horiekin lotzea nahi dudala».

Badalab Gipuzkoako Foru Aldundiak abiatutako Etorkizuna Eraikiz programaren barruan dagoen proiektua da, eta lurraldearen etorkizuneko erronkak herritarrekin batera eraikitzen dituen egitasmoa da. Programa horren barruan, aldundiari estrategikoa iruditzen zaion esparru bakoitzean erreferentziazko zentro bana sortu dutela eutsi du Oiartzabalek. Ildo horretatik abiatuta, zahartzaro aktiboarentzako Pasaiako Adinberri zentroa, elektromugikortasuna sustatzen duen Mubil, eta Badalab sortu dituzte. «Badalaben sorrerak euskara txertatzen du lurraldeko ardatz estrategiko horietan. Aldundiak euskararen aldeko apustu argia egin du», onartu du Badalaben zuzendariak.

Torrekuatik, liburutegi zaharrera
Torrekua eraikinean behin-behinean zegoen gunea, liburutegi zaharra zenaren eraikinean kokatuko da aurrerantzean, Madalen kaleko 27. zenbakian. Eraikin horrek lau solairu ditu, eta Badalabek azken bietan egingo du bidea. Gainerako espazioa herriko beste hainbat elkarte eta eragilerekin batera elkarbanatuko du. Espazioa Errenteriako Udalaren eta aldundiaren elkarlanaren emaitza da, udalak lokala utzi eta foru erakundeak egokitu duelako.

Egoitzak bi gune izango ditu. Beheko solairuan lantokia ezarriko dute. Espazio hori talde lanerako gunea izango da, zeinak bilera gela bat izango duen. «Irudikatzen ari gara beheko pisuan hizkuntzarekin eta hiztunen arteko berdintasunarekin zerikusia duten proiektuetan lanean ari den jendearentzako espazioa izatea», aurreratu du Oiartzabalek.

Goiko solairuan, berriz, sormena izango da protagonista. Badaplaza izena jarri dioten gela, «elkarrekin egoteko, ideiak partekatzeko eta adimen kolektiboa aktibatzeko espazioa» izatea nahi dutela zehaztu du zuzendariak. Horrez gain, askotariko teknologiak probatzeko txoko bat ere ezarriko dutela azaldu du.
Dena den, Oiartzabalek argi du Badalabeko espazio guztia herriarentzat eta ekosistemarentzat irekia egongo dela: «Interesatzen zaiguna da mugimendua sortzea hizkuntzaren eta hiztunen arteko berdintasunaren bide horretan».


Gazteak erdigunean
Esperimentazio gunearen aurkezpena eginda, proiektuan buru-belarri aritzeko unea iritsi zaio Badalabi. Irailetik aurrera bideratuko dute euren jarduna, eta Oiartzabalek aitortu du proiektu eta ideia asko dituztela esku artean jorratzen eta gauzatzen hasteko.

Ibilbide eta esperimentazio horretan etorkizunari erreferentzia egitean, gazteak erdigunean egon behar direla ziur da zentroko zuzendaria: «Hizkuntza bat biziberritzeak erpin asko ditu, esaterako, hizkuntza egunerokotasunean txertatuz. Baina etorkizunera begira jartzen bagara, euskara etorkizunean erabiliko dela bermatzeko, egiten dugun irakurketa da gazteek hitza eduki behar dutela. Denok gaude gazteekin nola asmatu bilatu nahian, eurak ulertzen».

Gazteekin egin daitekeen lanketaz gain, funtsezkoak iruditzen zaizkien beste bi aldagai identifikatu ditu Oiartzabalek: esparru digitala eta aniztasuna. Alderdi digitalari erreparatuz, pasaitarrak azaldu du badela teoria bat zeinak esaten duen digitalizatzen ez den hizkuntzak hiltzeko arrisku handiagoa duela.

Ildo horri jarraituz, zuzendaria ziur da Badalabek «berariaz» ekarpena egin dezakeela hori gerta ez dadin. Aniztasunari dagokionez, Errenteria-Oreretan soilik 70-80 hizkuntza inguru hitz egiten dira, eta gakotzat dute aniztasun hori gizartean txertatzea.

Erlazionatutako edukia[Elkarrizketa] «Gauza berriak egiteko gune bat izatea nahi dut, ilusioa piztuko duena»
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.