Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Orokorra

Zaintzadi, adinekoen bakardaderako traba

Bi urtez luzatuko dute proiektua. Helburua, arrazoi ezberdinengatik bakartu diren pertsona helduei irtenbidea bilatzea da.

Olaia Lasai Ongizate zinegotzia, erdian, Aintzane Iribar eta Garazi Solís Zaintzadi proiektuko dinamizatzaileekin. Oiartzungo Udala.
Beñat Agirresarobe
Oiartzun
2022/07/22

Oiartzungo Udalak Zaintzadi proiektua aurkeztu du, bakardadea eta isolamendua bizi duten pertsona helduen zaintza komunitarioa bermatzeko. Helburua baliabide gutxi dituzten eta hurbileko senide edo inguruko pertsonen laguntza jasotzen ez duten 55 urtetik gorako pertsonei arreta berezia eskaintzea da, horien behar sozial eta psikologikoei erantzuteko, hain zuzen ere. Zaintzadi bidez, plan pertsonalizatu nahiz progresiboak egingo dira; besteak beste komunitateko gainontzeko kideekin harremana sustatuz, herriko baliabide eta zerbitzuen inguruko informazioa eskainiz, edo berauetan parte hartzera animatuz.

Proiektuak mahaigaineratu duen berrikuntza nagusienetako bat udalaren eta herritarren elkarlana bultzatuz, babesgabetasun egoerei aurre hartzeko sistema da. Izan ere, herriko eragile eta norbanakoen parte-hartzea beharrezkoa izango da zaintza sareak sortu eta bakardade egoera hauek detektatu eta lantzeko. Hala, “auzozain” herritarren zereginak bi izango dira, nagusiki: batetik, proiektuan parte hartzen direnengan edo parte-hartzaile potentzialengan ez-ohiko zerbait detektatu, eta hala bada, Ongizate Saila ohartaraztea; eta bestetik, parte hartzaileei egunero elkarrekin jarduera ezberdinak egiteko aukera luzatzea.

Olaia Lasa Ongizate zinegotziak honela laburbildu du bi urtez luzatuko duten egitasmoa: “martxan jartzera goazen proiektu hau aurrerapauso garrantzitsua da: Udala eta herriaren artean elkar zaintzeko egitasmoa, guztion ardura baita herritarron ongizatea”. Era berean, nahia, zaintzaren aldekoa da: “ekosistema sare publiko-komunitarioko bolondres taldea sortu, egonkortu eta dinamizatzea da gure apustua, elkarrekin aurrera egingo duen herria sortzeko”.

Proiektuaren nondik norako guztien (luzapena, garapen faseak, aurrekontuak, etab.) berri izan daiteke Oiartzungo Udalaren dokumentu honetan.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.