[Argazki galeria] Erraldoiekin kaleak hartu dituzte txikienek
Buruhandi eta erraldoien konpartsa desberdinek ibilbidea egin dute Errenteria-Oreretan zehar.
Koldo Mitxelena plazatik abiatu dira erraldoi eta buruhandien konpartsa desberdinak eta hiritik buelta eman dute. Haur eta guraso asko gerturatu dira paseoa ikustera, eta askok buru erraldoiak probatzeko aukera probestu dute. Momentu berean kultur arteko jolas tailerra egin dute Panier gunean. Foru plazan beste giro bat zen nagusi. Izan ere, bertso saioa egin dute Unai Agirre eta Eli Pagolak Xenpelar bertso eskolak deituta.