Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaHirigintza

[Erreportajea] Etxerako bidean gora egiteko ohikoa bihurtu den «odisea»

Gran Sol, Pablo-Enea eta Kanpitxo lotzen dituzten eskailera mekanikoen utzikeria salatzeko kalera ateratzen hasi dira goialdeko bizilagunak. Hurrengo manifestazioa asteazkenean egingo dute.

Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/07/26

Lau eskailera mekanikok lotzen dituzte Trintxerpe-San Pedroko goiko kale maldatsuak: lehenak —laburrena— Gran Sol kaleko atari bikoitiak bakoitiekin elkartzen ditu; bigarrenak bertan hasi eta Pablo-Enea kalearekin egiten du lotura —nabarmen luzeagoa da hori—; hirugarren eskailera, kale horretako zenbaki bikoitietatik karrika bereko ate bakoitietara doa; azkena da Pablo-Enea eta Kanpitxo kateatzen dituen lasterbidea.

Eskailera horiek kale bakoitzaren erdian daude, gutxi gorabehera, oinezkoei labur eta arinagoa egiteko bataren eta bestearen arteko mugikortasuna; are eta gehiago bero itogarria egiten ari den egunotan. Eskertuta beharko lukete, beraz, goialde hartako bizilagunek bidezidor mekaniko horiengatik, baina egoera oso bestelakoa da, aspaldian kexu baitira eskailerak behin eta berriro hondatzen direlako, eta asteak ere eman baititzaketelako horiek funtzionatu gabe.

Isabel Erasun Vallestero Pablo-Enean bizi da, eta egoera «sostengaezina» dela esan du, bereziki harekin bizi den amarengatik, adineko emakumea baita, eta osasun arazo larriak baititu. «Noski, ibiltzera atera behar da, baina eskailera mekanikoetan gora ezin da ibili; ez ginateke bizirik iritsiko», deitoratu du. Kaleetako termometroak 40 graduen inguruan ibili ziren joan den aste hasieran, eta orduan kontatu zuen egoera bizilagunak.

Nekaezin aritu da joan den urteko azarotik trintxerpetarra Pasaiako Udaltzaingoari ez ezik, baita Orona enpresa arduradunari ere deika, eskailerak, egunak joan eta egunak etorri, etenda zeudelako. Irtenbiderik topatu ez, eta kaleak hartzea erabaki zuen horregatik Erasunek, Marta Garralda Lopez bizilagunaren laguntzarekin.

Lehenak baimena eskatu zuen HAZ bulegoan eta estreinakoz manifestatu ziren goi-auzoetako 30-40 bizilagun inguru Trintxerpeko kale nagusietan barrena hilaren 13an. Egoerak bere horretan jarraitzen zuela ikusita, beste hitzordu bat ezarri zuten iragan asteazkenerako, eta hurrengo elkarretaratzea datorren asteazkenean, bihar, egingo dute, 20:00etan Pablo-Eneako 20. zenbakitik abiatuta, Azkuene igaro eta Euskadi etorbideraino.

Taxiz etxera
Garraldak ile-apaindegia du azken kale horretan, eta egunero kotxez jaitsi eta igotzera behartuta sentitu du bere burua. «Askotan, adineko bizilagunak ere igo behar izan ditut erosketekin euren etxeraino, eskailera mekanikoak ez zebiltzalako». Hain ohikoa bilakatu da egoera hura, non aitortu duen asko eta asko direla erosketak egitera Trintxerpe hirigunera jaitsi eta horiekin etxera taxiz igotzeko ohitura hartu dutenak.

«Kaltetu handienak nagusiak dira», kexatu da Erasun, «eta horiek dira gure auzoetan bizi diren gehienak, gunea zahartzen ari delako, ez baitago hona bizitzera etortzera gonbidatzen zaituen ezer; eta orain, eskaileren arazoarekin, are gutxiago».

Garraldak, bere aldetik, aitortu du goiko auzoan «zoriontsu» bizi dela, lasaitasuna baita bertan nagusi, «baina bertan bizitzeko igotzea lortu behar da, eta odisea bilakatu da hori egun, eskailera mekanikoak, etenda, igoezinak baitira».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.