OARSO BIDASOKO HITZAn ordezkapenak egiteko kazetari deialdia
Anima zaitez eta eman ezazu izena kazetari deialdirako.
Eskatzen da:
- Kazetaritzan edo Komunikazioan lizentzia edo gradua izatea.
- EGA edo baliokidea den euskara maila izatea.
- Oarsoaldekoa edo Bidasoakoa izatea, edo eskualdeak ongi ezagutzea.
Kontuan hartuko da:
- Kazetaritza lanetan esperientzia izatea.
- Euskarri digitalean esperientzia izatea.
- WordPress menderatzea.
- Quark X Press programa erabiltzen jakitea.
- Bideogintzan eta argazkigintzan ezagutzak izatea.
Interesa duenak bidali curriculuma irailaren 18a baino lehen “KAZ-22” erreferentzia zehaztuz, helbide honetara: oarsobidasoa@hitza.eus