'Oarsoaldea Urdina', proiektu berritzaile eta jasangarriak aurkitzeko
Irailaren 26ra bitarte, AZTI teknologia zentroak eskualde mailan lehiaketa abiatu du, itsas eremuan berrikuntza jasangarriak egiteko.
Gaur, hilak 26, AZTI teknologia zentroak “Oarsoaldea Urdina” lehiaketa jarri du abian. Europar Batasunak izendatutako Ekonomia Urdinaren baitan, lehiaketa honek eskualde mailako itsas-inguruen berrikuntza eta garapen jasangarria du helburu. Hala, gaurtik hasita irailaren 26ra arte espainiar estatuko edozein pertsona fisiko nahiz juridikok helburua erdiesteko proiektuak aurkezteko aukera izango du. AZTIren webgunean izena emateko galdetegia dago eskuragarri. Oarsoaldeko egitasmoa izan arren, Gorka Gabiña AZTIren Arrantza Jasangarrirako Teknologiaren eremuko koordinatzaileak ez du baztertu aurkeztuko diren proiektuak gainontzeko euskal lurraldean aplika daitezkenik.
Aurkeztu behar diren proiektuek ondasun eta zerbitzu berrien eskaintza hartu behar dute kontutan, eta horren baitan garapen ekonomiko jasangarria eta enplegua sustatu. Gaiei dagokienean, aukera anitza dute interesdunek: energia berriztagarria, akuikultura, ontzi autonomoak, edo itsas-behaketa dira horietako batzuk.
Lehiaketan hiru sari desberdin eskainiko dira: 10.000 euro jasoko ditu oinarrizko ideia onenak; 25.000 merkataritzaren aurreko fasean dagoen proiektu onenak; eta 55.000 merkataritza fasean dagoen proiektu onenak.Hortaz gain, irabazleek proiektua garatzeko AZTIren azpiegitura baliatzeko aukera izango dute, sei hilabetez, eta adituen aholkularitza jasoko dute ere.
Informazio osoa esteka onetan eskura daiteke.