San Inazio kontzertua igandean, EMKEren eskutik
Herriko plazan izango da, 22:30ean. Proposamen eszeniko dotorearekin osatuko da, eta zezen-suzkoa presente egongo da berriz ere.
Igande honetan, uztailaren 31n, San Inazio eguneko kontzertua emango du Errenteriako Musika Kultur Elkarteak. Herriko plazan izango da, 22:30ean. Beraz, Madalen Jaiak bukatu berritan, eta pandemiak behartutako bi urteko etenaldiaren ondoren, bueltan da denboraldiko kontzertu ezagun eta maitatuenetako bat. Gainera, kontzertuaren ibilbidea berrikusteko lanetan aritu dira, eta aurtengo ediziorako zezen-suzkoa berreskuratu dute. Oro har, proposamen eszeniko landua prestatu dute.