Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Itsaso zein ibaian, fin moldatu dira Pasaia Kayakekoak

Erronka hirukoitzari aurre egin diote pasaitarrek asteburuan: Euskadiko Txapelketa, Bidasoko jaitsiera, eta Urola ibaiaren igoera-jaitsiera.

Pasaia Kayak taldeko kirolari eta arduradunak lortutako dominekin, pozik, Zumaian.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/07/28

Erronka hirukoitzari aurre egin behar izan zion asteburuan Pasaia Kayak taldeak, eta palisten artean baja garrantzitsuak izan bazituzten ere, pozik azaldu dira taldeko arduradunak lortutako emaitzekin eta taldeko kirolariek egindako esfortzuarekin.

Itsas Kayakeko Euskadiko Txapelketa
Larunbat goizean Itsas Kayakeko Euskadiko Txapelketa lehiatu zuten Hondarribian. 14 kilometroko ibilbidea bete behar izan zuten parte hartzaileek, Hondarribiko Arraun Elkarteko instalazioen eta Jaizkibelgo Errotaren arteko joan-etorria egiteko.

Lander Rodriguez zen pasaitarren aukera senior mailan garaipena lortzeko, baina ezin izan zuen ezer egin Oier Aizpurua zumaiarraren aurka, Gipuzkoako Txapelketan aurretik gertatu bezala. Beste zenbait taldekidek ere dominak lortu zituzten beren kategorietan, eta guztien lanari esker bigarren postua ziurtatu zuen marea urdinak taldekako sailkapenean, Zumaiako Itxas-Gain talde garailearen atzetik.

Bidasoko jaitsiera
Larunbat arratsaldean, atseden hartzeko tarterik ez. Bidasoko jaitsierak parte hartze handia izan zuen, eta bertan izan ziren, hutsik egin gabe, pasaitarrak ere. Ioar Alonso kadetea eta Iñaki Fernandez nagusia goiz eta arratsalde lehiatu ziren. Gainera, Alonsok zilarrezko domina lortu zuen K-2an Ainara Jimenez taldekide pasaitarrarekin, etxeko bikote faboritoaren atzetik.
Fernandez ere oso bide onetik zihoan podiumera igotzeko Iñigo Lois taldekidearekin, baina matxura bat izan zuten eta seigarren izan ziren azkenean.

K-2 kadeteak lortutako dominaz gain, Noa Revueltak ere zilarra lortu zuen K-1ean, oso lan txukuna burutuz, Eneritz Aizpiolea garailearen atzetik, gainerako aurkariak nagusitasunez menpean hartuz.

Urola ibaiko igoera-jaitsiera
Emaitzarik onenak igandean etorri ziren. Espainiako txoko guztietatik etorri ziren kirolariak, eta talde pasaitarrak ere ordezkaritza aurkeztu zuen Urola ibaiaren igoera-jaitsiera proba ezagunean.

Gizonezkoen senior kategoria nagusian Aitor Arrieta pasaitarrak hirugarren egin zuen, hondartzatik irteera bikaina egin eta erritmoari ongi eutsi ondoren, 36 minutu eta 9 segundoko denborarekin 8.000 metroko ibilbidea betetzeko. Eta bikainak, halaber, Eukene Saez eta Iñaki Fernandez bikotekideak beteranoen K-2 mistoan lortutako garaipena, nahiz Maialen Vitoria altzatarrak kadete mailan lortutakoa, biak ere nagusitasun handiz.

Neska kadeteen kasuan, gainera, Noa Revueltak bezperan lortutako zilarrezko domina errepikatu zuen, Kayak Club Castro Urdiales taldeko lehenengo ordezkariaren aurretik, podiuma osatuz. Dena den, neska kadeterik azkarrenak Ioar Alonso eta Ainara Jimenez izan ziren, Bidasoko uretan bezala Urolan ere biek osatutako K-2arekin, 43 minutu eta 32 segundoko denborarekin.

Mutil kadeteen kasuan, oso berri pozgarriak pasaitarrentzat: Iñaki Conejero errenteriarrak bigarren postua irabazi zuen, Getxo Kayaka taldeko palistaren atzetik, gainerako aurkariak argi eta garbi menperatuz.

Verducidon (Pontevedra) izango du hurrengo hitzordua Pasaia Kayakek, haur eta kadeteentzako olinpiar erako abiadurako Espainiako Txapelketarekin. Marea Urdinak ez du etenik eta Galizian izango da berriz ere.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.