2022/7/28

Udala: "Eskailera mekanikoen geldialdiak erabiltzaileek eragiten dituzte"

Gran Sol, Pablo-Enea eta Kanpitxuko eskaileren etengabeko arazoak "erabilera txarragatik, utzikeriagatik edo nahita" direla esan du udalak.

Oarso Bidasoan erabakitzen hasiko da, aurten ere, Donostiako Klasikoa

Lehenengoz 15:20 inguruan iritsiko da lasterketa Oiartzunera, eta 16:53ak inguruan bukatuko du Oarso Bidasoko ibilbidea Antxon.

[Galeria] Sardina erreen usainak jendetza bildu du Donibanen

Santio Jaien egun handia ospatu zuten atzo arratsean. Urteroko hitzorduari jarraiki, 19:00etan hasi ziren sardinak banatzen.

Itsaso zein ibaian, fin moldatu dira Pasaia Kayakekoak

Erronka hirukoitzari aurre egin diote pasaitarrek asteburuan: Euskadiko Txapelketa, Bidasoko jaitsiera, eta Urola ibaiaren igoera-jaitsiera.

Trafiko aldaketak egongo dira larunbatean Donibane eta Antxon

2022ko Donostiako Klasikoagatik, Donibaneko irteera, Jaizkibelera sarbidea, eta Antxoko Nafarroa hiribidea itxita egongo dira tarte batez.

PSE-EEk jaietan herritarrek eta eragileek izandako inplikazioa eskertu du

Era berean, udalari lotutako zenbait kexa adierazi ditu, eta eskatu dio jai "anitzagoak eta inklusiboagoak" antolatzeko lan egin dezala.

‘Euskaraz barra-barra’ marka berria, bezeroek euskaraz egitea errazteko

Egitasmoa datorren urteko urtarriletik aurrera jarriko badute ere martxan, saltoki oiartzuarretan informazioa eskuratu daiteke dagoeneko.

Asteartean, odola emateko aukera Merkatuzarren

17:00etatik 20:30era egongo da odola emateko aukera. Parte hartu nahi dutenek aurrez hitzordua eskatu beharko dute.

Galtzarabordako kiroldegia, itxita abuztuaren 1etik 15era

Urtero bezala, osasun araudia betetzeko, garbiketa eta mantendu lanak egingo dira abuztuaren lehen hamabostaldian.

Poltsa konpostagarrien makina, Bekoerrotatik udaletxera

Udalak argudiatu du "arrazoi praktikoengatik eta antolaketagatik" lekualdatuko dutela udaletxeko arkupeetara makina.

Donostiako Klasikoak trafiko mozketak ekarriko ditu larunbatean

Nafarroako etorbidea itxita egongo da Larzabal, Niessen eta Lezo artean, 14:35etik 17:00etara. Gidariei ordezko bideak erabiltzea eskatzen zaie.

Auzo konposta guneetara bisita, asteartean

09:00etan hasiko dira teknikoak herriko bost guneen bisitekin, hurrenkera honetan: Altamira, Andreone, Aralar, Arretxene eta Lopene.

Xanistebanetan, aldaketak trafiko eta hondakin bilketan

Manuel Lekuona etorbidea itxiko dute jaitan zehar, eta Rafael Pikabea kaletik bideratuko dituzte ingurukoak.

Gehiago