Xanistebanetan, aldaketak trafiko eta hondakin bilketan

Manuel Lekuona etorbidea itxiko dute jaitan zehar, eta Rafael Pikabea kaletik bideratuko dituzte ingurukoak.

Xanistebanak direla eta, Manuel Lekuona etorbidea itxita egongo da abuztuaren 2tik 6ra. Hori dela eta, inguruan edo Yon Oñatibia kalean garajea duten bizilagunek Rafael Pikabea kaletik sartu beharko dute. Sartu-irteerak arazorik gabe egiteko, udaltzaingoan eskuratu daiteke baimena.

Hondakinen bilketan ere aldaketak izango dira. Gauez bildu beharrean, hurrengo goizean bilduko dira kale eta plaza hauetan: Donibane, Mendiburu, Putxutxoerreka, Aialde, Kontzejupe, Kontzejuerreka, Rafael Pikabea etorbidea (1, 3, 5, 7 eta 10), Done Eztebe, Landetxe, Kazkazuri eta Euskal Herrian. Bertako bizilagunek goizeko 08:00etatik 09:00etara utzi beharko dituzte hondakinak zintzilikatzekoetan eta biltzaileak 09:00etan hasiko dira bilketa lanetan.

Hondakinak nola bilduko diren argitzeko, taula bat egin du udalak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.