Poltsa konpostagarrien makina, Bekoerrotatik udaletxera
Udalak argudiatu du "arrazoi praktikoengatik eta antolaketagatik" lekualdatuko dutela udaletxeko arkupeetara makina.
Lezoko Udalak jakinarazi du orain arte Bekoerrota kiroldegian dagoen poltsa konpostagarrien makina, udaletxera lekualdatuko dutela, bertako arkupeetara zehazki. Bihar bertan (ostirala) egingo dute aldaketa.
Udalak adierazi du erabakia “arrazoi praktikoengatik eta antolaketagatik” hartu dutela.