Trafiko aldaketak egongo dira larunbatean Donibane eta Antxon
2022ko Donostiako Klasikoagatik, Donibaneko irteera, Jaizkibelera sarbidea, eta Antxoko Nafarroa hiribidea itxita egongo dira tarte batez.
Pasaiako Udaltzaingoak jakinarazi du 2022ko Donostiako Klasikoa dela eta, datorren larunbatean Pasai Donibaneko irteera itxita egongo da 14:15etik 16:00etara bitarte.
Lasterketa Jaizkibelera igotzeko bidegurutzetik pasako da, beraz, sarbide hori ere hesituta egongo da trafikoarentzat. Horrez gain, Antxoko Nafarroa hiribideko irteerari ere eragingo dio lasterketak egun horretan, 15:30etik 17:00etara bitarte.
Denbora tarte horretan, barrutitik irteteko Oarso kaleko zubia erabili beharko dute ibilgailuek.