Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaHirigintza

Udala: "Eskailera mekanikoen geldialdiak erabiltzaileek eragiten dituzte"

Gran Sol, Pablo-Enea eta Kanpitxuko eskaileren etengabeko arazoak "erabilera txarragatik, utzikeriagatik edo nahita" direla esan du udalak.

Lau eskailerek lotzen dituzte Gran Sol, Pablo-Enea eta Kanpitxo.
Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/07/28

Gran Sol, Pablo-Enea eta Kanpitxu inguruetako bizilagunak manifestatzen hasiak dira, Trintxerpe eta San Pedro goialdeetako kale horien lotura egiten duten eskailera mekanikoak etengabe gelditu edo matxuratzen baitira aspaldi, ageriko arrazoirik gabe. Egoera hori izanik, zenbait azalpen eman ditu udal gobernuak.

Arduradun politikoen arabera, mantentze lanetako enpresako teknikariek txosten bat egin dute gertatzen ari denaren berri izateko, eta dokumentu horretan 36 anomalia jaso dituzte lau eskailera ataletan, “gehienak, erabilera okerrak eragindakoak”. Hori esanda, “gizalegearen aldeko deia” egin du udalak, eta kalteak nahita eragiten dituztenak salatzeko eskatu die bizilagunei.

Ulerkor agertu dira eskailera mekanikoen geldialdiek bizilagunen mugikortasuna zaildu egiten dutela aitortzean. Orain arteko intzidentziei buruzko azalpenak emateko, esan dute geldialdi gehienak matxura txikiengatik gertatu direla, baina baita “eskaileren erabilera okerra egiteagatik edo utzikeriagatik, eta zenbaitetan nahita egindako ekintzengatik”.

Teknikariek esan dutenez, geldialdi horiek eskailerak egunero erabiltzen dituzten erabiltzaileek eragiten dituzte, jaistean stop botoia sakatzen dutelako, “eta horren ondorioz, eskailera ez da berriro martxan jartzen, eta teknikoak etorri behar izaten du berriro abiarazteko”. Arazoa konpontzeko sentsore batzuk aldatu behar izaten dira.

Udaletik esan dutenaren arabera, sentsore horiek instalatzeko konponketak 8.198 euroko aurrekontua du eskailera-atal bakoitzerako, eta dagoeneko agindua eman dute “lehenbailehen konpontzeko”.

Hausnartzeko deia egin dute halaber: “Ekipamendu publikoak gaizki erabiltzeak pasaitar guztiei egiten die kalte, eta erabiltzaileei beharrezko zerbitzu bat kentzen zaie eta galera ekonomikoa eragiten dute, eta, ondorioz, aurre egin behar da herritarrek eurek jarritako funts eta baliabide publikoak erabiliz”.

Hori esanda, berriro eskatu dute, kalteak nahita eragiten dituztenak Pasaiako Udaltzaingoan salatzeko.

Erlazionatutako edukia[Erreportajea] Etxerako bidean gora egiteko ohikoa bihurtu den «odisea»
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.