Abuztuaren 13an, BTT irteera Karrikan
Hamabigarrenez, mendizaleak goizeko 09:00etan abiatuko dira, 29 kilometroko ibilbidea zeharkatzeko. Izen emateak egunean bertan egingo dira.

Abuztuaren 13an, larunbata, Karrikako lur orotako bizikletaren hamabigarren edizioa egingo dute. Auzotik bertatik abiatuko dira mendizaleak goizeko 09:00etan, eta hogeita bederatzi kilometro dituen ibilbidea zeharkatu beharko dute.
Izen ematea egunean bertan egingo dute, goizeko 08:00etatik aurrera. Hamabi euro balioko ditu. Izar fisioterapia zentroak, Oiartzungo Karabanak-ek eta Numai ongizate zentroak babestutako egitasmoa da honakoa.