2022/7/29

Cadizko Inauterien VIII. jaialdia aurkeztu dute

Jaialdia urriaren 15ean izango da Lekuona Fabrikan, eta sarrerak astelehenetik aurrera eskuratu ahal izango dira.

JULEN MUJIKA. ESKUBALOI JOKALARIA

[Elkarrizketa] "Disfrutatzen jarraitzeko eta lorpen gehiago eskuratzeko esperantza dut"

Espainiako selekzioarekin Europako txapeldun izendatu berri da oreretar gaztea, txapelketa bikaina osatu ondoren. 18 urterekin Bidasoako lehen taldearekin dabil, kontent da, eta hobetzen eta ikasten jarraitu nahi du.

Irailerako plana du Piztu Lezok

Santakrutzen aurretik Herri Olinpiadak eta Gazte Eguna antolatu dituzte. Festak bitartean ere izango dira jarduerak.

[Erreportajea] Goiz ekoitzi eta etxez etxe banatu; ogia bakarrik ez

Garmendia okindegiko anai- arrebek botako dute aurten, Oiartzungo Jai Batzordeak proposatuta, xanistebanen hasierako suziria. «Urduri» daude, eta herriari eskertuta: «Maitasun asko jaso dugu».

NAGORE PORTUGAL OTERMIN. PROIEKZIONISTA

[Erreportajea] Maitagarri magikoaren lilura

Izan zitekeen Disneyren azken pelikularen izena, baina erreportajearen protagonistak bere ogibidea definitzeko erabiltzen dituen hitzak dira titularrean ageri direnak. Zirkuko langileekin partekatzen du ogasuneko epigrafea, baina beste motatako malabarrak egiten ditu pasaitarrak: proiekzionista da.

[Erreportajea] Jaiak bestela ospatzeko tiraka

Abuztuaren 3an, XXXIV. Sokatira Txapelketa egingo dute xanistebanetan. Bertan arituko dira herritarrak uda entrenatzen igaro ostean. Maialen Mendizabal eta Ainhoa Aldai dira horietako bi.

Errepikatuko al dute joan den asteburukoa?

Joan den asteburuan, jokoan izan ziren ligako bost estropadetatik lautan irabazi zuten Oarso Bidasoko traineruek.

Xanistebanak 2022: HITZAren gehigarria

Abuztuaren 2an hasiko dira Oiartzungo jaiak. HITZAk egitarau osoa biltzen duen gehigarria argitaratu du.

IRITZI EMAILEAK. AITOR SALABERRIA OIARTZABAL. LEZO.

Itzal handikoak

142 lagunek jaietan eta udan zehar jarriko den musika hautatu dute

Eskari gehien jaso dituzten taldeak ETS, Zetak, Bulego, Huntza eta Gozategi izan dira. Parte hartzaileen artean zozketa egin da.

Mozorro festa 'ibizenkoa' antolatu du Biyurrieneak, abuztuaren 6an

Aldez aurretik internet bidez eman behar da izena, abuztuaren 1a baino lehen. Hiru mozorro onenek saria jasoko dute.

Errenteriako naturaguneetan doako bisita gidatuak, abuztutik aurrera

Añarbeko Baso Erreserba, Aizpitarteko kobazuloak, Lau Haizeta Parkea eta Aldura, Pertxel eta Igantziko bazterrak ezagutu ahal izango dira.

The Mitchells vs The Machines, udako hirugarren proposamena

Animaziozko film hori Europako zinema aretoetan estreinatuko da OzZinemaren eskutik. Asteartean ikusi ahal izango da Niessenen.

Lobete, Herbehereetara

Aste honetan Vigoko Celtak fitxatu ondoren, Galiziako taldeak erabaki du Eredivisien dagoen taldeari sasoi batez uztea.

Abuztuaren 13an, BTT irteera Karrikan

Hamabigarrenez, mendizaleak goizeko 09:00etan abiatuko dira, 29 kilometroko ibilbidea zeharkatzeko. Izen emateak egunean bertan egingo dira.

Ez gaude oporretan

Abuztuan ere OARSO BIDASOKO HITZAk martxan jarraituko du.

Egitarau oparoa asteburuan, santioei amaiera emateko

Adin eta mota guztietarako egitaraua prestatu dute. Igande gaueko su-festak itxiko du astebete baino gehiago iraun duen jai giroa.

Gehiago