Egitarau oparoa asteburuan, santioei amaiera emateko
Adin eta mota guztietarako egitaraua prestatu dute. Igande gaueko su-festak itxiko du astebete baino gehiago iraun duen jai giroa.
Igandean bukatuko dira Donibanen aurtengo Santio Jaiak. Bukaera eman aurretik, ordea, adin guztietarako egitarau oparoa prestatu dute. Honatx egunez egunekoak:
Uztailak 29, ostirala
- 10:00: Pala txapelketa.
- 16:00: Neska-mutil gazteen pilota txapelketaren finala.
- 17:00: Buruhandiak txistulariekin Meipitik plazara. Olinpiadak eta abordaia.
- Ondoren:Txokolate-jana Eroskiren eskutik.
- 20:00: Muxikoak plazan.
- 00:00: Kontzertuak eta DJa arkuan.
Uztailak 30, larunbata
- 09:30: Haur lasterketa Busti zaitez haurren eta nerabeen tratu onaren alde lelopean.
- 10:30: Puzgarriak.
- 12:30: Apar festa.
- 14:00: Haur bazkaria Bixi Bixin, Izkiroren eskutik.
- 17:00: Arrantza haur eta gazteentzat Bonantzan.
- Ondoren: Askaria eta buruhandiak.
- 18:00: Desafioa.
- 21:00: Barrikotea.
- Ondoren: Omenaldia.
- 23:30: Zezensuzkoa.
- 00:00: DJ Txillardegi plazan.
- Ondoren: DJ Jotatxo txosnetan.
Uztailak 31, igandea
- 07:00: Kalejira txosnetatik hasita, sokamuturrak dirauen bitartean txarangak giroa alaituko du.
- 07:15: Txokolate-jana plazan.
- 08:00: Sokamuturra.
- 09:00: Itsas-diana Konstantzia bandarekin. Ondoren, herriko kaleetan ibiliko da.
- 11:30: Bateleren desfilea Meipitik Konstantzia bandarekin.
- 12:15: Bateleren ontziratzea eta estropada. Ondoren zortzikoa eta sari-banaketa.
- 14:00: Bazkari herrikoia plazan.
- 19:30: Allur dantza taldea plazan, plazako jatetxe eta tabernen eskutik.
- 20:45: Mexikortxos taldea Bonantzan.
- 21:00: Itsas Mendiren danborrada txarangarekin.
- 22:30: Su-festa badian.