Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
GizarteaJaiak

[Erreportajea] Goiz ekoitzi eta etxez etxe banatu; ogia bakarrik ez

Garmendia okindegiko anai- arrebek botako dute aurten, Oiartzungo Jai Batzordeak proposatuta, xanistebanen hasierako suziria. «Urduri» daude, eta herriari eskertuta: «Maitasun asko jaso dugu».

Garmendia Galdos ahizpek irrikaz biziko dute jaien hasiera. O. Gerendiain
Olaia Gerendiain
Oiartzun
2022/07/29

«Betidanik» izan dira okin. Zazpi anai-arreba dira Garmendia Galdos abizenak daramatzatenak, sei emakume eta gizon bat. Adinaren arabera hasi ziren geroz eta ardura zorrotzagoz murgiltzen okintzaren munduan; lehenak, Belenek, 70 urte bete berri ditu; bi urteko aldearekin jaio ziren hurrengo hiruak: Marian, Maria Eugenia eta Maria Jesus. Mari Carmenek 62 urte ditu orain, 59 mutil bakarrak, Iñigok, eta 56 gazteenak, Mari Josek.

«Tira, gutxi gorabehera», esan du haietako batek, barre artean, adinez ari zirenean, hainbeste izanda zaila baita, zehatz mehatz, bataren eta bestearen urteak gogoratzea. «Atera familia liburua!», bota du ahizpetako beste batek, barre artean ere.

Euren aiton-amonek fundatu zuten lehen denda Errenteria-Oreretan, eta zazpien gurasoek eman zioten jarraipena negozioari Oiartzunen. Bizi osoa eman dute azken horiek ere irin eta legami artean, eta iaz erabaki zuten Manuel Lekuona hiribideko okindegi historikoa eskualdatzea. Bertan jarraitzen duen bakarra, soldatapeko gisa orain, Iñigo da.

«Nekeza da okinaren egunerokoa», aitortu dute, «urtean bi egunez besterik ez genuen ixten». Anai-arreben artean jaiegunak banatzen ahalegintzen baziren ere, normalki lan besterik ez zuten egiten. «Gaixo ere, pilula hartu eta lanera!».

Etxez etxe, ogia baino gehiago

Lanbideak akitu bai, baina asko ere eman diela esaten bat egin dute ahizpa guztiek, batez ere bizilagunengatik. «Pentsa, familia askoren hiru belaunaldi ezagutu izan ditugu guk haien etxeetara ogia eramaten!». Auzoz auzo eta baserriz baserri eramaten zuten ekoitzitakoa goizero. Bozina jo, eta hortxe ateratzen ziren bizilagunak, egunerokoaren bila.

Bilkura horietan ogia ez ezik, herriko azken berriak ere elkarbanatzen zituzten okinek. «Eta askotariko aitortzak ere egiten zizkiguten askok», gogorarazi du zaharrenak, «apaizarenera bezala, konfesatokira zetozen gugana» [barrez].

Suziria botatzerako uneaz galdetuta, «urduri eta arduraz» bizi dutela eginbeharra aitortu dute. «Oraindik jendea hurbiltzen zaigu kalean egin dugun lana eskertzera; maitasun asko jaso dugu».

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.