Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
JaiakKirola

[Erreportajea] Jaiak bestela ospatzeko tiraka

Abuztuaren 3an, XXXIV. Sokatira Txapelketa egingo dute xanistebanetan. Bertan arituko dira herritarrak uda entrenatzen igaro ostean. Maialen Mendizabal eta Ainhoa Aldai dira horietako bi.

Hainbat emakume oiartzuar, xanistebanetako sokatira txapelketa prestatzeko entrenamendu saioan. A.A./M.M.
Beñat Agirresarobe
Oiartzun
2022/07/29

Aurten, hogeita hamalaugarrenez egingo dute Auzoz Auzokako Sokatira Txapelketa, abuztuaren 3an, hain zuzen ere. Iraganean ospe handia izan zuen herri kirolak Oiartzunen, baina azken urteetan beheraldia bizi ostean, gazte belaunaldietan zaletasuna berpiztu dela dirudi. Abuztuaren 3a, sokatiran aritzeko eguna ez-ezik, elkartzeko eta elkar ezagutzeko eguna da ere. Hala diote Maialen Mendizabal eta Ainhoa Aldai sokatiralari oiartzuarrek. Txapelketa ostean, afaria egiten dute parte hartzaileek. Aldairentzat «oso deigarria da, eskaintza bakarra ez delako kirola: normalean elkartzen ez garen taldetxoekin egiten dugu afaria eta parranda, urte osoan ibiltzen ez garen horiekin».

Generoka aritzen dira, eta biek ala biek auzoz auzo taldeak osatzeko zailtasunak badituzte ere, badago gizon eta emakumezkoen arteko ezberdintasunik. «Hasteko, gizonezkoek auzoka tiratzen dute. Horrek esan nahi du auzo bakoitzeko zortzi pertsona aurkitu behar dituztela, kilo horietan sartzeko. Nesketan, lau talde egiten ditugu, pandemia aurreko urtean bost atera baziren ere» dio Mendizabalek. Gizonezkoek ez dute auzo guztietako taldeak sortzea lortzen, hala ere. Helburua bi lehiaketak auzo guztietako taldeekin osatzea izanik, oraindik sentsibilizazio lan handia egin behar dela azaldu dute bi tiralariek. Egungo egoerak, ordea, onurak badituela adierazi du Aldaik. «Emakumeen taldeak ahal den moduan moldatzen ditugu, pisuaren arabera. Horrenbestez, gizonezkoena gutxietsi gabe, gurea oso proiektu irekia da».

GOGORRA DA

Urte osoan Oiartzunen jendaurrean aritzeko hitzordu bakarra izateak, garrantzia berezia ematen dio xanistebanetako txapelketari. Izan ere, uda hasieratik aritzen dira entrenatzen herriko lehiaketarako, eta aurten, deialdiak lehenagotik egiten hasi izanagatik, harrera hobea izan dute. Polean norbere pisua altxatzetik Madalensoron taldeen arteko saioak egiteraino, orotariko ariketak egiten dituzte, bakarka nahiz taldeka.

Kirolaren gogortasunaz ere mintzo da bikotea. «Soka gerri azpian sartu behar dugu, saihets inguruan zauriak egiten dituzu, udan entrenatzen da, eta alferkeria eta beroa dira nagusi». Horrek, ordea, ez ditu parte hartzaileak atzera botatzen. Are gutxiago, uda hasieran probatzera hurbiltzen diren gehienek kirolari eusten diotela adierazi du Mendizabalek. Entrenamenduetako osaerari dagokionean, emakumeek astean bitan entrenatzen dute normalean, eta gutxi dira mutilei eskatzen dizkieten mesedeak. «Noizbait suertatu da mutilei zageroa [sokari atzeko aldetik eusten diona, indar eta pisu aldetik handiena] eskatu diegula».

ERRESPETUZKO KIROLA

Taldeak osatzerako garaian, emakumeek lehen egunean duten pisuari erreparatzen diote, ez auzoari. Horrek, bada, inoiz inolako oztoporik eragin duenik ez du sumatu Aldaik. Txapelketa egunean, lehiaketa hasi baino ordubete lehenago, denak pisatzen ohi direla eta handienek «gaizki sentitzeko aukerarik ez dutela» uste du Mendizabalek.

Gizonezkoek pisua neurtzearekin arazo handiagoa dutela iritzi diote biek. Izan ere, udaren hasieratik asko egin dezake pisuak gora edo behera; oporrak, parrandak eta bestelakoak tarteko. Orduan, txapelketa egunerako ahalak eta bi egin eta pisua egokitzen dute. «Guk ez dugu pisuaren araberako trabarik jartzen».

Aldai eta Mendizabalentzat, zaletzeko kirol erraza da. Lehenak, atletismoa egin ondoren, denbora pasa zuen kirolen artean noraezean. Ahizpak gonbita egin zionean, berehala onartu zuen. Mendizabali lagunek egin zioten gonbita, eta aurtengoa laugarren urtea izango du.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.