Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

Launaka lortu ditu Pasaia Kayakek asteburuko emaitzarik onenak

Gazte Promesen Espainiako Txapelketan lorpenik handiena lau neskek lortu dute: Maialen Vitoria, Irati Herce, Noa Revuelta eta Enara Nuñezek.

Olaia Gerendiain
Pasaia
2022/08/02

Joan den asteburu osoa hartu zuen olinpiar erako abiadurako Gazte Promesen Espainiako Txapelketak, Verducidon (Pontevedra). K-1, K-2 eta K-4 modalitateetan, 500 eta 1.000 metroko distantziak bete behar izan zituzten palistek, eta bertan izan ziren Pasaia Kayakekoak.

Haur eta kadete kategorietako Espainia osoko kirolari onenak bildu zituen txapelketak, ur lasaietako piraguismoak duen modalitate olinpiko bakarra baita abiadura, eta horretara bideratzen dituzte talde guztiek beren kirolari onenak, zenbateraino molda daitezkeen ikusteko.

27 ontzi sailkatzen dira orotara, eta horiek zeintzuk izango diren erabakitzeko kanporaketak lehiatu behar dituzte lehenik kirolariek. Horien artean hiru finalerdi atera ohi dira: lehen 3 ontziek A finala osatzen dute, 3 ondorengoek B finala, eta hurrengo 3ek C finala. Probaren maila kontuan izanda, finalerdietara sailkatze hutsa “merituko emaitza” dela aitortu du Txema Yarza pasaitarren eledunak.

Banaka
Zailena izan ohi da beti banakako lehia, eta bertan eman zuten aurpegia, Haurren A eta B kategorietan,  Gaizka Lopez eta Oinatz Alonso pasaitarrek, hurrenez hurren. B finalera sailkatu ziren biak ala biak, eta Lopezek laugarren egin zuen berean eta Alonsok zazpigarren, lan oso txukuna burutuz.

Binaka
Aipatzekoa, halaber, neska kadeteen lana K-2 ontzietan. Maialen Vitoriak eta Irati Hercek osatutako ontzi pasaitarra zen taldearen apustu garbiena, eta hori berretsi zuten, finalerdian B finalera sailkatzea lortu baitzuten, gerora bederatzigarren egiteko. Noa Revueltak eta Enara Nuñezek osatutako ontzia, aldiz, zortzigarrena izan zen C finalean.

Launaka
Baina, K-2 ontzietan baino, K-4 ontzian eman zuten lau neska pasaitar horiek [argazkian] beren mailarik onena, eta lortu zuten taldearen emaitza distiratsuena: zuzenean jokatu zuten finalerdia, eta emozioz beteriko lehian hirugarren tokia eta A finalerako azken txartela lortu zuten, 500 metroko ibilbidean. Pasaitarren aurretik sailkatu zen ontziak segundo pasatxo besterik ez zien atera.

Finalean, azkenik, pilaturiko nekeak neke, zazpigarren izan ziren pasaitarrak, Santiagotarrak eta Nautic San Antoni taldeko ontziekin lehia gogorrean seigarren postua lortzeko. Pasaitarrak ondo moldatu dira beste behin ere Galizian, eta itsasoko probek hartuko dute orain txanda taldearen egutegian. Marea Urdinak ez du etenik.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.