2022/8

Hondarribia, nagusitasunez Kontxan

Erraz lortu du Hondarribiak Kontxarako sailkapena, gaurko jardunaldia irabaziz. San Pedro, San Juan eta Hibaika, kanpoan.

Errenteriako pala taldea, Euskadiko Herriartekoaren bila

Gipuzkoako Herriartekoan nagusitu ondoren, Euskadikoa bereganatzen saiatuko dira igandean, Gasteizen, Armintzako taldearen aurka.

Kontxako sailkapen estropadan arituko dira Oarsoaldeko traineruak

Bihar mutilen txanda izango da, eta etzi, neskena. Sanpedrotarra, San Juan eta Hibaika izango dira eskualdeko ordezkariak.

Karla Lekuona zelaiak itxura berria izango du aurki

Aldagelak eta eraikin osagarriak "zaharkituta" daudela dio udalak, horregatik jarri dute martxan proiektua, "futbol taldearen beharrei erantzuteko".

BIZI Errenteria erosketa bonuen laugarren kanpaina abian da

Egitasmoa irailaren 5etik abenduaren 4ra egongo da indarrean, eta herritarrek datozen egunotan jasoko dituzte euren etxebizitzetan bonu fisikoak.

Garañotik Olazira doan bidea berritu dute

Lurra egonkortzeaz gainera, bide guztia hormigoiztatu dute berriro. 85.669,82 euroko inbertsioa egin dute lanetarako.

Azken ahaleginak egin, ligak amaitzeko

ETE Ligako azken estropadan erabakiko da ea Hondarribia ala Hibaikak irabaziko duen liga. KAE2n, Hibaika ahal bezain hobekien amaitzen ahaleginduko da.

Etxez etxeko zerbitzuko langileek hiru hilabete bete dituzte borrokan

Maiatzean hasi zuten "lan eta bizi baldintzak hobetzeko borroka". Egoera aldatu arte grebari tinko eusteko asmoa dutela jakinarazi du ELA sindikatuak.

Artisau Auzoak datozen ekintza eta jardueren berri eman du

Pintura eta ilustrazioa, erraldoiak eta txotxongiloak sortzeko tailerrak, kaleko jolasak, argazkilaritza... Sormena lantzeko askotariko jarduerak eskainiko dituzte, "Artisau Auzoaren espiritu sortzaileaz kutsatu" nahi baitituzte herritarrak.

Astelehen Goizak, Kinada eta Itzal Banden I. Topaketan

Irailaren 16an ospatuko dute lehenengoz Banden Topaketa Lezon. Trilita, Leekore eta "El Quinto Tenedor"-ek ere joko dute.

Eider Perez eta Juan Manuel Inziarte euskal preso oreretarrak Euskal Herrira hurbilduko dituzte

Zaragozako espetxean da egun Perez, eta Kantabriako El Dueson Inziarte. Jaurlaritzak erabaki behar du orain zein espetxetara eramango dituzten.

manuel lekuona biblioteka

Ohiko ordutegia berreskuratuko du bibliotekak bihar

Ikasle gelak ere ohiko ordutegia berreskuratuko duela aurreratu du udalak.

Astelehenean irekiko da Xenpelar Tailerretan izena emateko epea

Matrikula online egin ahal izango da. Izen-ematea presentzialki egin nahi duenak irailaren 12tik 15era izango du horretarako aukera.

Bueltan da Enrique Abril Errebote Txapelketa

59. edizioa izango da aurtengoa. Bederatzi taldek parte hartuko dute, tartean, Txost klubak.

Saez eta Fernandez, bigarren Espainiako Txapelketan

Pasaia Kayakeko bikotea maratoi modalitatean lehiatu zen asteburuan, master kategorian. Iraila amaieran Munduko Txapelketan lehiatuko dira.

Altamiran aparkatzeko txartelak berritzeko epea, zabalik

Azaroaren 30ean amaituko da eskabideak egiteko epea. Aurrez aurre zein telematikoki tramita daitezke, eta hiru urteko iraupena izango dute.

Hiru autok istripua izan dute Nafarroa Etorbidean

Istripuak trafiko buxadura eragin du, bi noranzkoak itxi baititu udaltzaingoak. Duela minutu gutxi ireki dute berriro ere errepidea.

Gazteentzat ikastaroak abiatuko ditu Sanpedrotarrak

Kategoriaka, 2005 eta 2011 artean jaiotakoentzat prestatuko dituzte ikastaroak. Telefonoa eta helbide elektronikoa jarri dituzte eskura.

Autobusak antolatu ditu Sanpedrotarrak, Play-offetara hurbiltzeko

Irailaren 17 eta 18an lehiatuko dituzte Eusko Label ligara igotzeko estropadak. Joan etorri bakoitzak 11-14 euro bitarte balioko ditu.

Astekariko denbora-pasen dinamika (2022-7-29)

Uztailak 29ko denbora-pasen dinamika martxan da. Saria Mahalaren produktuen saskia da.

Gehiago