Gazteentzat ikastaroak abiatuko ditu Sanpedrotarrak

Kategoriaka, 2005 eta 2011 artean jaiotakoentzat prestatuko dituzte ikastaroak. Telefonoa eta helbide elektronikoa jarri dituzte eskura.

2005 eta 2011 artean jaio zirenentzat ikastaroak antolatuko ditu Sanpedrotarra Arraun elkarteak. Mailaz maila antolatuko ditu horiek, kategoriaka: alebinak (2011n jaiotakoak), infantilak (2009 eta 2010ean jaiotakoak), kadeteak (2007 eta 2008koak), eta jubenilak (2005 eta 2006koak).

Informazio osoa Sanpedrotarraren webgunean dago. Bestela, 655 727 502 telefonora deitu daiteke, edo helbide elektroniko honetara mezua bidali.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.