Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
JaiakUdala

Herriaren sostengu direnak omendu dituzte Xanistebanen atarian

Jaiak iragartzeko ekitaldia egin du Oiartzungo Udalak Arizmendienean. Zaintzaileen nahiz auzoetako jai batzordeen lana aintzatetsi dute.

Leporaino bete zuten oiartzuarrek Arizmendienea lorategia atzoko ekitaldian.
Olaia Gerendiain
Oiartzun
2022/08/02

Xanistebanak iragartzeko ekitaldia egin zuen Oiartzungo Udalak atzo, Arizmendienea lorategian. Zaintzaileei aitortza egin zieten bertan udal arduradunek, eta auzoetako festa batzordeetan parte hartu dutenei eskerroneko hitzak zuzentzeko ere hartu zuten tartea. Gogotsu daude bizilagunak gaur abiada hartuko duten jaiak ospatzeko, lepo baitzegoen lorategia atzoko aurkezpenean.

Jexux Leonet alkateak eman zien ongietorria bertaraturikoei. Urtekaria eta Mugarri liburua idazten parte hartu duten lagunak zoriondu zituen jarraian, “egindako lan bikainagatik”, liburu horiek “gure ondarearen erakusle eta parte” ere badirela uste baitu eledunak.

Hori eginda, aintzatespen hitz gehiago:

Zaintzaileak
Atzoko bilkuran aintzatespen berezia egin nahi izan zioten udaletik zaintzari eta, nagusiki, horretan dihardutenei. “Tradizionalki eta oraindik ere, zaintza feminizatutako lana da, aitortu gabea eta gutxietsia”, esan zuen Iosune Cousillas Kultur zinegotziak: “Pertsona zaurgarriak gara. Bizitza osoan zehar zainduta egon behar dugu, baina gaur egun zaintza lanek ez dute zaintzailearentzat eskubide nahikorik sortzen, soldata arrakala eta menpekotasun ekonomikoa sortzen dute”.

Udalburuak, bere partetik, konpromisoa hartu zuen, dagokion kargutik, zaintzak duen garrantzia azaleratu eta sektore horretan jarduten duten pertsonen egoera eta baldintzak hobetzen jarraitzeko.

Auzoetako jai batzordeak
Urte luzez auzoko festen nahiz Xanistebanen antolakuntzan lanean aritu izan diren horiek ere omendu zituzten atzo. Jon del Olmo Ogasun zinegotziak hartu zuen hitza orduan, eta eskerrak eman zizkien bizilagun horiei “hain herri aberatsa” sortzeko egindako lanagatik. Oiartzun herri “bizia eta sortzailea” dela esan zuen arduradunak, eta hori horrela bada, “auzoz auzo, isil-isilik, urte luzez” lan egin duten horiei esker da.

Auzoko jai batzorde bakoitzetik kide bat igo zen oholtzara, eta oroigarri bana eman zien alkateak, “herria kolorez betetzeagatik”. Lanean jarraitzeko deia egin zien Cousillasek: “Elkarlanean, herritarrak eta udala batera, koloretako Oiartzun eraikitzen jarraitzeko”.

Honakoak izan ziren auzoetako oroigarria jaso zutenak:

  • Altzibar. Puri Ojedas Tadeo.
  • Arragua. Eustaki Azpiroz Pikabea.
  • Elizalde. Bibiano Arbelaitz Tapia eta Maite Gezala Legorburu.
  • Ergoien. Pier Elizondo Oiartzabal.
  • Gurutze. Sebastian Galardi Aduriz.
  • Iturriotz. Mari Jose Arana Aranburu.
  • Karrika. Pili Arbelaitz Mitxelena.
  • Ugaldetxo. Ixiar Iñarra Oiartzabal.

Ekitaldiari bukaera emateko, Olarri dantza taldeko kideek ohorezko kontrapasa dantzatu zieten omendutakoei, eta Xanistebanetako kartel lehiaketako sarituei ere.


Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.