Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

Etenik gabeko kontzertuak eskainiko ditu 2022ko Kilometro Lezok

Egun handia irailaren 3koa izango bada ere, hilaren 19an abiatuko da kultur jaialdiaren egitaraua, eta hiru asteburu hartuko ditu orotara.

Musika, zirkua, dantza eta antzerkia eskainiko ditu, besteak beste, 2022ko Kilometro Lezok.
Olaia Gerendiain
Lezo
2022/08/03

2022ko Kilometro Lezo hilaren 19an abiatuko da, ostiral eta larunbateroko eskaintzarekin, eta irailaren 3an emango dio bukaera musika taldeen erakustaldi erraldoi batek. Egun horretarako, etenik gabeko kontzertuak programatu dituzte. Kultur jaialdiaren hirugarrena izango da aurtengoa, eta Lezoko Udalak ziurtatu du “berritasunez josita” datorrela.

Jesus Mari Martiarena, Lezoko alkatea, Ion Pombar, Kultur zinegotzia eta Xanti Val, Lezoko Udaleko Kultur teknikaria, pozik agertu dira aurtengoa aurkezterakoan. Edizio berezia izango dela esan dute, eta zinegotziak esan du euskal kultura sustatu eta bultzatzeko konpromisoa indartu nahi duela udalak, “eta jaialdia hobetzeko aurrerapausoak eman ditugu”.

Berritasunak
Aurtengo berritasun nagusia musika taldeen erakustaldia izango da. Hamabi kontzertu eskainiko dira irailaren 3an, 16:00etatik 00:00etara bitarte, etenik gabe. Horretarako, bi eszenatoki gaituko dituzte, eta ‘ping-pong’ antzeko estrategia erabiliko da; hau da, kontzertu bat bukatu eta jarraian ondorengoa hasiko da beste aldeko oholtzan.

Emakumeen presentzia lehenetsi nahi izan dute: Liher, La Basu, Noa & the Hell Drinkers edo La La Love You bezalako artista esanguratsuak hartuko ditu Lezok.
Gainera, herriko eta inguruetako artistak ere gonbidatu dituzte aurten; Ilargi Arrizabalaga, esaterako.

Erakustaldiaren iraupena kontuan hartuta eta jaialdia girotzeko, Herri Eskola inguruan pare bat foodtruck (janaria saltzen duten furgonetak) egongo dira aurten. Ogitartekoak eta izozkiak erosteko aukera egongo da, eta txosna bat jartzea ere aurreikusi dute, edaria erosi ahal izateko.

Hori esanda, horra hor 2022ko Kilometro Lezoren programa:

  • Hilak 19, ostirala. 20:00etan, Nuvanut (Myriam Perez).
  • Hilak 20, larunbata. 20:00etan. Mikra (Berdinki Zirkua).
  • Hilak 26, ostirala. 20:00etan, Akabo (Barsanti Teatroa).
  • Hilak 27, larunbata. 20:00etan, Maña (Manolo Alcantara).
  • Irailak 2, ostirala. 20:00etan, Ay Karmela! (Orratx Antzerki Taldea).
  • Irailak 3: Musika Taldeen Erakustaldi erraldoia:
    • 16:00. Gotzen, Musika Eskolako Banda.
    • 16:20. Ilargi Arrizabalaga.
    • 16:40. Caste.
    • 17:00. La Basu.
    • 18:00. Cliché.
    • 18:30. Noa & the Hell Drinkers & friends.
    • 19:45. The Fake Cousins.
    • 20:15. DJ Rock & roll eta DJ Artie Escolar.
    • 20:30. Love 23.
    • 20:50. Liher.
    • 22:15. DJ Artie Escolar.
    • 22:45. La La Love You.


Emanaldi guztiak Herri Eskolako patioan izango dira, aire librean. Doakoak izango dira, baina edukiera kontrolatzeko asmoz, sarrerak aldez aurretik hartu beharko dira ohiko bideen bitartez: kultur bulegoan, udalaren webgunean edota APP- an. Ahal den neurrian, azken bi aukera horiek lehenesteko eskatu dute. Sarrera guztiak datorren ostiraletik aurrera egongo dira eskuragarri.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.