Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Xanistebanetako eraso matxistak irmo arbuiatu dituzte

Hilaren 2tik 3ra bitarteko gauean salaturiko zazpi eraso matxistak gaitzesteko elkarretaratzea deitu zuen atzo Oiartzungo Jai Batzordeak.

Hamarka bizilagunek bat egin zuten deialdiarekin atzo arratsaldean.
Olaia Gerendiain
Oiartzun
2022/08/04

Oiartzungo Jai Batzordeak elkarretaratzea deitu zuen atzo arratsaldean, Xanistebanen lehenengo gauean -hilaren 2tik 3ra- egondako eraso matxistak irmo salatzeko asmoz.

Hamarka bizilagunek bat egin zuten deialdiarekin 20:30ean txoznagunean, aurreko gauean emandako 7 eraso matxisten aurrean -jakinarazitakoak besterik ez dira horiek- gaitzespen guztizkoa adierazteko.

Herriko jaien lehen gauean jazotakoa oso larri iritzita, plazak hartzeko beharretan ikusi zuten euren burua, enegarren aldiz, emakumeek. “Aske izateko dugun armarik zorrotzena emakumeok* elkar babesteko sareak dira”, esan zuten. Eta ozen aski errepikatu zuten borrokan eta kalean jarraituko dutela, “gauak okupatzen eta jai eredua feministen alde borrokatzen”.

Erasoa salatu duten emakumeez gain, txoznagunean zeuden emakume denek indarkeria pairatu zutela adierazi dute jai batzordeko kideek: “Beldurra sentiarazi nahi izan ziguten”. Horren aurrean “kezkatuta” daude, izan ere, beldurra elikatzen duten mezuak zabaltzen ari dira egunotan. Horren aurrean saretu eta autodefentsa feministan indarra jarri behar dela adierazi dute.

Dena den, emakumeengan jartzen den ardura salatu dute: “Aski da! Nazkatuta gaude! Gizonezkoengan jarri behar da fokua. Gizonezkoek erasotzeari utzi behar diote eta indarkeria matxistan duten erantzukizunaz kargutu”. 

Oiartzungo Udalak salaketarekin bat egin eta babesa adierazi zion jai batzordeari. Bien bitartean, txosna guztiak, baita plazakoak ere, itxita egon ziren 20:30etik 21:00ak arte, herritarren arbuioaren erakusle.

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.