Karrikako festak, datorren ostiraletik astelehenera
Oiartzungo Karrika auzoko jaiak ospatzeko lau eguneko egitaraua prestatu dute. Datorren ostiral arratsaldean botako dute txupinazoa.
Litekeena da auzotarrei sekula baino luzeagoa egin izana euren jaiak ospatzeko itxaronaldia. Baina, halakoren batean, hemen dira 2022ko Karrikako Festak.
Antolatzaileek dagoeneko eman dute egitarauaren berri, eta ohartarazi dute eurak ez direla “gerta daitezkeen ezbeharren erantzule” izango. Hori nabarmenduta, jarraian, Karrikako jaien aurtengo programa:
- Hilak 12, ostirala.
- 19:00. Txupinazoa. Ondoren, kalejira buruhandiekin.
- 20:00. Elkarretaratzea.
- 22:00. XXXIII Truk Txapelketa. Ordu horretan itxiko da izen ematea.
- Hilak 13, larunbata.
- 09:00. XII. BTT lagun irteera. Izen ematea 08:15ean irekiko da.
- 10:00. Goiz erestia, Oidultz taldeak alaituta.
- 18:00-19:30. XXI. Sagardo probaketa eta I. Patata Tortilla lehiaketa (etxetik eginda ekarri).
- 19:00. Herri kirolak. Ondoren, plater konbinatuak afaltzeko aukera.
- 23:00. Antzerkia. Luix, bakarrizketa.
- Hilak 14, igandea.
- 10:00. Goiz erestia.
- 10:30. Karrikako II. haur krosa.
- 11:00. Haur jolasak.
- 13:00. Toka txapelketa.
- 14:00. Auzo bazkaria.
- 17:00-18:30. Zezen txikiak eta poniak, Lopene ganadutegiaren eskutik.
- 18:30. Zaldi proba mundiala. Hori bukatu ondoren, otar bat zozketatu dute, eta plater konbinatuak afaltzeko aukera egongo da gero.
- 23:00. Zezen suzkoa.
- Hilak 15, astelehena.
- 10:00. Goiz erestia Lartaun txistulariekin, egunari hasiera emateko.
- 10:15. Meza.
- 11:00. Haurtzaro Taldea, dantzariak.
- 12:00. Herriko gazteen arteko pilota partidak.
- 17:45. Idi dema. Hori bukatu ondoren, otar bat zozketatu dute, eta plater konbinatuak afaltzeko aukera egongo da gero.
- 23:00. Su artifizialak eta zezen suzkoa, jaiei bukaera emateko.