Orlegimendiko frontoia margotu dute udal langileek
Paretez gain, zenbakiak eta lurreko marrak ere margotu dituzte. 4.320 euroko kostua izan dute berritze lanek.
Orlegimendiko frontoia margotu dute azken egunotan Oiartzungo Udaleko langileek. Pareta berde-urdinak ez ezik, bertako zenbakiak eta lurreko marrak ere berritu dituzte.
Eraberritze lanek 4.320 euroko kostua izan dutela eman dute aditzera udaletik.