Salto Systems enpresako garbitzaileek greba hasiko dute irailean
Datorren hilabetea hastearekin batera ekingo diote lanuzteari, "lan baldintza duinen eta berme guztien alde".
Oiartzungo Lanbarren industriagunean kokatuta dagoen Salto Systems enpresako garbitzaileek lanuztea hasiko dute irailaren 1etik aurrera.
ELA sindikatuak aditzera eman duenez, “baldintza duinen eta berme guztien alde” hasiko dira borrokan. Eskatzen dutena lortu arte egongo dira greban garbitzaileak.