Ur hornidura moztuko dute bihar goizean Antxoko zenbait eremutan
Sarea hobetzeko lanengatik, ez dute urik izango bihar goizean toparen inguruan bizi diren atarietako zenbait bizilagunek.
Zumalakarregi kaleko 9 eta 11 atarietan bizi direnei eragingo die biharko mozketak. Pasaiako udal iturrietatik aditzera eman dutenez, sarearen hobekuntza lanengatik, ur hornidura etengo dute bihar -asteazkena- goizean Antxoko zenbait eremutan. Aurreikuspenen arabera, 08:30etik aurrera ez dute urik izango horiek.
Eragindakoak Zumalakarregi kaleko 9 eta 11 atarietako bizilagunak izango dira, eta topoaren geltoki inguruan bizi direnak -ez dute zehaztasun gehiagorik eman-. Mozketak 11:00ak arte iraungo duela aurreikusi dute.
