Autobus elektriko bat probatuko dute Errenteriako kaleetan
Datozen bi asteetan zehar ohiko autobus urbanoekin batera ibiliko da ibilgailu iraunkorra Errenteria-Oreretan barrena.

Errenteriako autobus urbanoen zerbitzua kudeatzen duen enpresak, Iparbusek, autobus elektriko bat probatuko du datozen egunetan herriko kaleetan barrena.
Udal arduradunek aukera izan dute ibilgailua bertatik bertara ezagutzeko eta garraio publikoko enpresaren azalpenak entzuteko. Epe laburrean horrelako autobusik erostea aurreikusita ez dagoen arren, probaldia ibilgailu elektriko hauen ezaugarriak eta erabilgarritasuna modu errealean ezagutzeko baliatuko da.
Hain zuzen ere, garraio enpresako arduradunek adierazi dutenez, Errenterian barrenako bi lineatan probatzeko asmoa dute, autobusaren nondik norakoak, erosotasuna eta kontsumo errealak aztertzeko aukera oso ona da”. Beraz, datozen bi asteetan ohiko autobusekin batera ibiliko dute ibilgailu elektrikoa.