Abuztuaren 23an, 'Cluedo' film interaktiboa
Udako azken emanaldi gisa, OzZinema taldeak publikoarentzat proposamen ludikoa proposatu du. Sarrerak salgai daude.
Arratsaldeko 19:30ean hasiko da emanaldia, Niessen aretoetan. OzZinema taldeak udako laugarren saioaren berri eman du. Datorren abuztuaren 23an, asteartea, Niessen zinemetan “Cluedo” pelikula proiektatuko dute. Arratsaldeko 19:30ean hasiko da.
Izen bereko jolasean oinarrituta, berrikuntza ludikoa ekarriko du OzZinemaren saioak: publikoak hiltzailea nor den aukeratu eta filmaren bukaera erabakitzeko aukera izango du, itsu-itsuan hiru amaiera ezberdinen artean.
Sarrerek lau euro balio dute, eta pelikula hasi baino ordubete lehenago egongo dira eskuragarri, Niessenen bertan. Aldez aurretik erosteko aukera dago ere, Internet bidez.
