
Astelehenetik aurrera bizikleta mailegu zerbitzu berria martxan jarriko du udalak. Zortzi bizikleta elektriko tolesgarri jarriko dituzte erabilgarri, eskualdera edota Donostiara egiten diren desplazamenduetarako.

Zarautz, Bilbo eta Santoñara (Kantabria) hurbilduko dira eskualdeko bost traineruak; helburu ezberdinekin, baina lanez lepo.

Ganboxa bideko belardian eta Aldeguna elkarte ondoko parkean hiru mahai jarri berri dituzte. Horrez gain, Larrezabaleta kaleko horma batean baranda bat ere jarri dute.

Bihar lehiatuko dute, eta Euskadiko Kopako froga puntuagarria izango dute. Seniorretan iazko emaitzak errepikatu nahiko lituzkete urdinek.