Sanpedrotarra, KAE1 Ligako txapeldun
Larunbatean Zarautzeko bandera irabazi, eta igandean Bilbon sei puntu bereganatuta, KAE1 Ligako txapeldun bilakatu da.
Larunbatean Zarautzeko bandera irabazi, eta igandean Bilbon sei puntu bereganatuta, KAE1 Ligako txapeldun bilakatu da Sanpedrotarra. KAE1 ligako azken banderan, Sanpedrotarrakeko arraunlariek txapela eraman dute etxera, sasoi osoan zehar 142 puntu eskuratu eta sailkapen orokorra irabazi ostean. Ondorioz, datorren irailaren 17 eta 18an lehiatuko ditu Eusko Label Ligara igotzeko kanporaketak, Bizkaian biak.
Aurredenboraldia gogoz prestatu zuten, eta zenbait estropada txukun egieta lortu. Ander Iriarte arraunlariaren arabera, Liga hastean ohorezko postuetan egotea zen erronka, eta play-off postuetatik gertu uneoro. Erregulartasuna mantendu dute denboraldian zehar, hainbat eta hainbat banderetan bigarren egin badute ere.
Iragan asteburuan, Zarautzen larunbatean lehiatu zen Arraun Elkartearen Ikurriña bereganatu zuen Sanpedrotarrak, 21:06,04-ko denborarekin. Biharamunean, nahikoa izan zuen Bilbon zazpigarren denbora onena egitearekin (20:50,63); eta sei puntu eskuratuta, KAE1 ligako txapeldun berria bilakatu zen. “Bilbora bidean, gure artean urduritasuna nabari zen, estropada baten faltan liga eskutan izatea asko bada ere. Irabazi nahi genuen” aitortu du Iriartek.
Iraileko kanporaketak heldu aurretik, hilabete luzea izango dute arraunlariek. Ondorioz, prestaketa berezia egiteko tartea hartuko dute. Honakoak izango dira kanporaketen hitzorduak:
- Irailaren 17a, larunbatean: Eusko Label Ligara igotzeko Lehen Play-offa, arratsaldeko 18:10etan Bermeon.
- Irailaren 18an, igandean: Eusko Label Ligara igotzeko Bigarren Play-offa, eguerdiko 12:00etan Portugaleten.