Azken ahaleginak egin, ligak amaitzeko
ETE Ligako azken estropadan erabakiko da ea Hondarribia ala Hibaikak irabaziko duen liga. KAE2n, Hibaika ahal bezain hobekien amaitzen ahaleginduko da.
ETE Liga
Etxeko lanak eginda badituzte ere, Euskotren Ligara sailkatuta, Hibaikako emakume arraunlariek denboraldiari amaiera ezin hobea eman nahiko diote. Hori dela eta, liga irabazteko asmotan, Erandioko bandera eskuratu nahiko dute. Horretarako gogor egin beharko dute arraun, Hondarribia baitute aurretik. Sei puntuko aldea dago Oarso-Bidasoko bi traineruen artean, eta lehia estua izango da, ziur. Joan den asteburukoa aintzat hartuta, sari hirukoitza lortu dezakete: Euskotren Ligara igoera, bandera, eta liga.
Hau da asteburuko hitzordua, ligako azkena:
- Etzi, igandea: Erandioko XXXV. Bandera, arratsaldeko 18:00etan.
KAE2 Liga
Hibaika eta Trintxerpe-Illunbek bihar emango diote bukaera ligari, Kantabrian. Oarsoaldeko bi traineruetako gizonak Colindresera mugituko dira, eta Hibaikak Mutriku (sailkapenean berdinduta) eta Donostiarrari (zortzi puntura) denbora atera eta sailkapenean aurrera egitea izango du helburu.
Hauxe da ligako azken hitzordua:
- Bihar, larunbata: XXVIII. Ason ibaiko Bandera, arratsaldeko 17:30ean Colindresen (Kantabria).