Aiton Borda santakrutzetako bazkaria prestatzen ari da
Jaietako bazkarira joateko sarrerak irailaren 1ean jarriko dituzte salgai. Arduradunek adierazi dute oraindik ez dutela zehaztu non izango den bazkaria.
Irailaren 14an, Santa Krutz Egunean, bazkaria egingo dute herriko erretiratuek jaien egitarauaren barruan. 14:00etan hasiko da. Elkarteko arduradunek adierazi dute oraindik ez dakitela non izango den otordua, baina behar izatekotan, autobusa jarriko dutela jatetxera joateko.
Bazkarirako izen ematea irailaren 1ean (osteguna) zabalduko dute, eta bazkarirako tiketaren prezioa 12 eurokoa da. Horiek erosteko astearte, asteazken eta ostegunetan (irailaren 1etik aurrera) izango da zabalik Aiton Borda, 10:00etatik 11:30era.