Kirol diru-laguntzak eskatzeko epea ireki dute
Kirol klubez gain, arrauna eta emakumeen kirola sustatzeko jardueretarako eskatu ahal izango da. Epea irailaren hirugarren astean itxiko da.
Pasaiako Udaleko Jarduera Fisiko eta Kirolaren sailak kirol kluben 2022ko ohiko diru-laguntzak eskatzeko epearen berri eman du; baita arrauna nahiz emakumeen kirola sustatzekoak ere. Lehenak eskatzeko irailaren 23ra arte izango da epea; bigarrenak, aldiz, irailaren 26a baino lehen eskatu behar dira.
Diru-laguntzak erregistro telematikoan eskatu behar dira, beharrezko dokumentazioarekin. Hortaz gain, aurkeztutako balantzea justifikatzeko, fotokopia eta faktura konpultsatuak ere aurkeztu behar dira.