Hiru autok istripua izan dute Nafarroa Etorbidean
Istripuak trafiko buxadura eragin du, bi noranzkoak itxi baititu udaltzaingoak. Duela minutu gutxi ireki dute berriro ere errepidea.
Eguerdian, Antxoko Nafarroa Hiribidean auto istripua jazo da: Errenteria-Oreretara bidean zihoan auto batek kontrako norantza hartu eta ibilgailu bat jo du. Honek, ondorioz, beste hirugarren bat jo du ere. Hori dela eta, udaltzaingoak bi noranzkoetan itxi du errepidea.
Ekialdebusek jakinarazi duen eran, Escalerillas, Buenavista eta Antxoko geralekuak bertan behera utzi dituzte, behin-behinean bi noranzkoetan. Autobus linea guztiek atzerapena dute, istripuak eragindako buxadurarengatik.
Duela minutu gutxi ireki dute berriro errepidea, bi noranzkoetan.