Arditurriko bitxikeriak ezagutzeko txango berezia, hilaren 10ean
'Iparra galdu gabe' jolasa bueltan da. Inguruko txokoetan zehar proba ezberdinak egingo dituzte partaideek, hiru kilometro inguruko ibilaldian zehar orientatu beharko dira.
Hilaren 10ean (larunbata da) familian eta lagun artean goiz dibertigarri eta era berean hezitzaile batez gozatzeko aukera eskainiko du Arditurriko parketxeak. Iparra galdu gabe orientazio jolasean parte hartuko dute bisitariek hurrengo larunbatean. Inguruko txokoetan zehar proba ezberdinak egingo dituzte, bertako bitxikeriak gertutik ezagutuz. Hiru kilometro inguruko ibilaldian zehar orientatu beharko dira parte hartzaileak, hori izango da erronka.
Bisitariak parketxe bertatik abiatuko dira. 20 minutuko txandak izango dira, 10:30ean hasita eta 12:10ean bukatuta. Euskaraz zein gaztelaniaz eskainiko dituzte, 4 euroren truke.