Arramendi pasealekuan aparkalekuak bikoiztuko dituzte
Lanak hasi dira dagoeneko, eta 6 asteko iraupena izango dute. Barandiaran parkea egingo den eremua ibilgailuz libratzeko beste urrats bat da.
Arramendi pasealekuan aparkatzeko tokiak bikoiztuko ditu udalak: 12 izatetik 25 izatera pasatuko dira. Horretarako, egungo lineako aparkalekuaren ordez bateriako aparkalekuak jarriko dira. Lanak hasi dira dagoeneko, eta 6 asteko iraupena izatea aurreikusten da; 40.000 euro pasatxoan esleitu dira.
Egokitzapen honekin, Beraun kalearen behealdean eraikiko den aparkalekuarekin batera, etorkizuneko Barandiaran parkea egingo den eremua ibilgailuz libratzeko behar diren aparkalekuak sortuko dira.