Autobus urbanoetan, %50eko deskontua Mugi txartela erabilita
Kanpaina abenduaren 31 arte egongo da indarrean, eta autobus urbanoko erabiltzaileek hobariak jasoko dituzte Mugi txartela erabilita.
Errenteriako Udalak bat egin du garraio publikoaren erabilerarako hobari kanpainarekin. Hori dela eta, Mugi txartela erabiliz, ordaintzen diren bidaien prezioa erdira jaitsiko da.
Gauzak horrela, atzotik (hilak 1) abenduaren 31 arte, Errenteria-Oreretako autobus urbanoetan egiten diren bidaiek %50eko deskontu automatikoa izango dute Mugi txartelean. Herri barruko autobusetan tarifa murriztu hori baliatzeko ez da beharrezkoa izango inolako izapiderik edo eskaerarik egitea.
Horrez gain, udaletik azaldu dute kanpaina horrek helburu bikoitza duela. Batetik, garraio publikoaren erabilera sustatu eta bultzatzea. Bestetik, krisi energetikoak eta Ukrainako gerrak eragin duten prezioen gorakadaren testuinguruan, familia-ekonomiak hartzen ari diren zama eragingarriago egiten laguntzea.