Neguko barazkiak, Baratze Parkean
Kutxa Ekoguneko adituek negurako aproposak diren barazkiei buruzko tailerra emango dute hilaren 7an, 18:00etan.
Lezoko Baratze Parkeko erabiltzaileei eta nahi dutenei zuzendutako ikastaroa emango dute Kutxa Ekoguneko kideek hilaren 7an (asteazkena). Neguko barazkiei buruzkoa da: “Neguan gure baratzeri ahalik eta probetxu gehien atertazeko landa daitezkeen barazkiei hitz egingo dugu”, zehaztu dute Ekogunetik.
18:00etan hasiko da tailerra, eta ordu eta erdi ingurukoa izango da. Gainera, bisita bitartean Furgobaratza bertan izango dela adierazi dute, Baratze Parkearen erabiltzaileek izan ditzaketen bestelako zalantzak argitzen laguntzeko.