Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ekonomia

[Erreportajea] Portuan lan egiteko zailtasunak atera dira argitara

Pasaiako Portu Agintaritzako Langile Batzordeak zuzendaritzak hartutako hainbat neurri salatu ditu. Murrizketez gain, negoziaketa falta, proiektuen pribatizazioa eta baliabide eskasia agerikoak dira.

Zuzendaritzak Pasaiako Portu Agintaritza hustu duela salatu dute langileek.
Beñat Agirresarobe
Pasaia
2022/09/02

Agiri baten bidez, abuztuan Pasaiako Portu Agintaritzako (PPA) Langileen Batzordeak langileek bizi duten egoera ezagutarazi zuen. Batzordearen aburuz, azken hamarkadetan plantillan eginiko murrizketek sail guztietan eragin dute. Horrek, gainera, PPAko sail guztietan prekarietatea areagotu du.

Enrique Sanchez eta Mikel Dorronsoro (CCOO), Ekain Ortiz (ELA), Joxerramon Zapirain eta Ana Abalia (LAB) langileen ordezkariak dira. Duela hainbat hamarkada abiatu zen prozesua azaldu dute: «1982. urtean, 487 langile geunden; 2000. urtearen bueltan, 200 langilek egiten genuen lan portu osoan; gaur egun, ordea, 80 langile besterik ez gara». 2012an Espainiako Gobernuak lan erreforma onartu zuenean, zuzendaritzak neurri berriak hartu zituen. Abaliak, ordain gisa, zuzendaritzako kideek erabili zuten trikimailua gogorarazi du: «Akordio baten ostean, erretirorako baldintza oso onak onartu zituzten, 58 urte edo gehiago zituztenentzat. Orduan, baldintzak betetzen zituzten langileek berehala onartu zuten akordioa, baina ondoren, gazteagoak ginenok ez dugu 58 urterekin erretiratzeko aukera izan».


Urteetan gorpuztu den prozesua izanik, egungo zuzendaritzaz gain, Cesar Salvador aholkulari nagusia, PPAko Giza Baliabideen Alorraren arduradun, eta zuzendari ohia jo dute erruduntzat. Salvador Espainiar Estatuko Portuen Giza Baliabideen arduradun izan zen ere bai. Hori guztia dela eta, langile batzordeak ondo daki Salvadorrek eragiteko ahalmena duela: «15 urte zituenetik dabil enpresan, eta zuzendari izatera heldu da. Beti egon da zuzendari artean egoera kudeatzen. Hark esan zuen, duela 20 urte: ‘80 langile aski dira’».

Negoziazioa atzeratzen

PPA estatuko hitzarmenen mende dago, eta horiek Espainiar Estatuko Aurrekontu Orokorrei daude lotuta. Hala eta guztiz ere, lan hitzarmenak hainbat aldaketa aurreikusten ditu. Izan ere, lekuan lekuko portu agintaritzaren zeregina portuko zerbitzuak kudeatzea da, eta lan hitzarmenak lekuko lan baldintzen hobetzea aurreikusten duela argitu du Sanchezek.

Hori horrela, langileen iritziz hiru urte daramatza zuzendaritzak negoziaketa atzeratzen. Horregatik diote murrizketak bueltan etorri zaizkiola zuzendaritzari; atzerapena giza baliabideetan pertsonala falta dagoelako argudiatzen baitute. Arrazoi berdinagatik hamar urtean PPAk ez du enplegu publikoaren eskaintzarik egin. Ondorioz, plantilla ia berdina da ordutik. Orain, egoerak gainezka egin du: «Ohartu dira eginbehar guztiak egiteko, sail guztietan langileak falta direla». Sanchezek azaldu du Espainiako Portuek betebeharreko baldintzak ez dituztela betetzen: «Ez dute berritze tasa betetzen ere: jubilatzen direnen plazak hutsik gelditzen ari dira». Hortaz gain, zuzendaritza ez omen da langileekin biltzen: «2020ko urrian kargua hartu zuenetik, Joakin Telleria PPAko presidentea behin bakarrik ikusi dugu. Ordutik, muzin besterik ez digu egin» gaineratu du Dorronsorok.

Zerbitzuen pribatizazioa

Murrizketak 1980. hamarkadan PPAk eskaintzen zituen hainbat eta hainbat zerbitzuren externalizazio zein pribatizazio prozesurekin batera egin dituzte. Zapirain: «Portuko zerbitzu guztiak agintaritzak kudeatzen zituen: garabiak, trena, mekanika eta elektrizitate tailerrak, baskulak, mantenu eta garbiketa lanak, lorezaintza eta beste». PPAko zuzendariek horietako batzuk azpikontratatu zituzten, eta azken hogei urteetan enpresa pribatuei esleitu dizkiete hainbat mantenu eta azpiegitura zerbitzu. «Lehen 60-70 langile artean zeuden mantenu lanetan; egun, zazpi besterik ez dira gelditzen».

Baliabide eskasia

Lanerako baliabide falta nabaria dela adierazi dute, bestetik, sindikatuen ordezkariek. Adibidez, zaintza zerbitzuak ez du kotxerik, ezta zapata propiorik ere.  «Langileak portu agintaritzara iristen direnean, mantenu eta zaintza zerbitzutakoei txaleko islatzaile bat ematen diete bakarrik», azaldu du Ortizek. Lanaldia ura edangarria ez zelako edo eskularru faltagatik etetera iritsi dira.

Osasun zerbitzu gabe daude aldi berean. Aurretik, 4-5 langilek osatzen zuten, eta Osalanek [Laneko Segurtasun eta Osasunerako Euskal Erakundeak] zerbitzuaren kalitatea goraipatu bazuen ere, erabat ezabatu zuten.

Erlazionatutako edukia“Portu zuzendaritza pribatizazioaren alde eta langileon kontra doa”
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.