Hurbilpen bat egingo dute astrologiara

Bi larunbatetan izango dira ikastaroak, urriaren 15ean eta 22an, 10:00etatik 14:00etara, euskaraz. Izen-emateak irekita daude.

Urriaren 15ean eta 22an izango dira ikastaroak.

Astrologia zer den eta autoezagutzarako tresna gisa nola erabili daitekeen ikasteko, astrologia ikastaroak egingo dira Errenteria-Oreretan. Saio horiek bi larunbatetan egingo dira, urriaren 15ean eta 22an, 10:00etatik 14:00etara, euskaraz. Ikastaro horietan ere Karta Natal bat ulertzen irakatsiko dute, eta horien inguruko kontzeptuak emango dituzte.

Irailaren 11 arte ikastaroen matrikula 80 eurokoa da, eta aipatutako egunetik aurrera, 95 eurokoa. Izen-emateak hiru modutara egin daitezke: WhatsApp bidez 647 84 02 13 telefonoan, Instagram bidez @astroizaro.izar erabiltzaileari hitz eginda edota helbide elektroniko bidez astroizaro.izar@gmail.com helbidera idatzita.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.