Igandean itxiko dute udako igerilekua
Hiru hilabeteren ondoren, igandean bukatutzat emango dute aurtengo denboraldia. Egun osoz irekita egongo da.
Igandean (hilak 11) bukatutzat emango dute udako igerilekuen denboraldia, hiru hilabeteren ondoren aire zabaleko igerilekuaz gozatzeko azken eguna izango dela jakinarazi du udalak. Igandean iraileko ordutegia izango du, honakoa: 11:00etatik 20:00etara.