Informazio saioa dendentzat, astelehenean
Digitalizazioa eta trantsizio ekologikoa bultatzeko diru-laguntzen baitan, 14:00etatik 15:30era izango da. Parte hartzeko izena eman behar da.
Datorren astelehenean, irailaren 12an, Errenkoaldek eta Errenteriako Udalak dendetako jabeei bideratutako informazio saio bat prestatu dute. Hain zuzen, udalak digitalizazioa eta trantsizio ekologikoa bultzatzeko abian dituen diru-laguntzei buruzko nondik-norakoak izango dira saioaren oinarria.
Establezimendu bakoitzak 4.500 eurorainoko laguntzak jaso ditzake: 1.500 euro eraldaketa digitala bultzatzeko eta 3.500 euro trantsizio ekologikorako. 2021eko irailaren 1etik 2022ko abenduaren 31ra bitarte egiten diren gastuetarako emango dira diru-laguntzak. Dendez gain, taxilariek eta produktuak modu zuzenean merkaturatzen dituzten kalez kaleko saltzaile eta tokiko ekoizleek ere laguntzak eskatu ahal izango dituzte.
Astelehenean egingo den saiora joan nahi duenak mezua bidali beharko du honako posta elektronikora. Laguntzak eskatu nahi dituenak, ordea, azaroaren 18ra arteko epea du horretarako.