Bizitzako hauskortasunez hausnartzeko aukera, etzi

Egun erdiko jardunaldiak antolatu ditu Caritasek. Eguneko solasaldietan bizitzako hauskortasunez eta komunitatea indartzeaz arituko dira.

Etzi, asteazkena, Gipuzkoako Caritas GKEk jardunaldiak antolatu ditu Errenteria-Oreretan, “Bizi-hauskortasuna eta erresilientzia komunitarioak” izenpean. Goiz osoan zehar antolatu dituzte ekimenak, erdiguneko Reina Aretoan: Goizeko 09:00tan hasi eta eguerdiko 14:00ak aldera amaituko dute. Helburutzat “bizitzan zehar bizi ditzakegun ahuleziak, eta ingurune komunitarioek horiei aurre egiten nola laguntzen diguten” aztertzea jo dute.

Hona hemen egitarau osoa:

  • 9:00: Ongietorria.
  • 9:15: Hitzaldi nagusia: “Hauskortasunaren aurrean, komunitatea indartzea” (Imanol Zubero, Soziologiako doktorea eta Euskal Herriko Unibertsitateko irakasle titularra).
  • 10:15: Solasaldia Imanol Zuberorekin.
  • 10:45-12:15: Mahai-ingurua: “Hauskortasunak bizitzan zehar”. Parte hartzaileak: Mari Carmen Garmendia, Matia Fundazioko patronatuko presidentea; Elena Ayarza, Haur eta Nerabeentzako Bulegoko arduraduna (Arartekoa); eta Elena Aycart, gizarte-hezitzailea (Kabia elkartea).
  • 12:15: Atsedenaldia: kafea.
  • 12:45: Elkarrizketa Adriana Martinezekin:“Komunitatea indartzen laguntzen duten gakoak eta tresnak” (APTES: Gizarte Teknologia Sustatzeko Elkartea).
  • 13:45: Ondorioak eta amaiera

Caritas Gipuzkoak Pio XII.a institutuarekin lankidetzan antolatu ditu jardunaldiok.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.