Bueltan dira Orratx antzerki taldearen gazteentzako tailerrak

Datorren ikasturterako bi talde osatu nahi ditu antzerki taldeak, 8 urtetatik hasi eta 15 bitartekoentzako klaseak eskaintzeko.

Aurten bi talde osatu nahi ditu Orratx Ttikik.

Urtero legez, datorren ikasturtean ere martxan izango dira Lezoko Orratx antzerki taldearen haur eta gazteentzako tailerrak, eta gura berriekin, gainera, aurtengoan: bi talde osatzera iritsi nahi dute.

Haur eta gazteentzako antzerki tailerra bitan banatu nahi dute, “herrian ahalik eta erantzun zabalena eman nahian”. Talde nagusia 12 eta 15 urte bitartekoek osatzea nahi dute, eta bigarrena 8 eta 11 adin tartekoek.
 
Ordutegiak ondoko hauek izango dira: helduenen taldea ostiraletan bilduko da, 15:30etik 17:00etara; gazteenek, berriz, horiek bukatuta ekingo diete entseguei, ostiraletan, 17:00etatik 18:30era.
 
Izena emateko edota informazio gehiago eskuratzeko, bisitatu Orratxen webgunea.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.