Hainbat jarduera antolatuko ditu udalak, Mugikortasunaren Astea dela eta

Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea irailaren 16tik 22ra ospatuko dute. Udalak bat egin eta hainbat jarduera antolatu ditu.

All-focus

Datorren larunbatetik, hilaren 16tik, aurrera Europako Mugikortasun Iraunkorraren Astea ospatuko dute hamaika txokotan, “Konibinatu eta mugi zaitez” lemapean. Aurtengo edizioan, Europako Batzordeak esperientzia eta s0rmena eskaintzen duten pertsona nahiz lekuen arteko loturak sustatzea du helburu. Hala, mugikortasun aktiboaren aldeko jarrera sustatu eta kontzientzia hedatu nahi du.

Hori horrela, Errenteriako Udalak deialdiarekin bat egin du, eta horren harira, hainbat jarduera antolatu ditu:

Irailaren 17a, larunbata

  • Oiartzun ibaiaren arroko irin-errotetara bisita: txirrindaz, Fanderia eta Yurritako errotak bisitatuko dituzte. 10:30ean hasi eta 13:30ean amaituko da txango gidatua. Izena emateko, emaila bidali behar da helbide honetara, edota 943 494 521 telefonora deitu.

Irailaren 23a, ostirala

  • Bigarren eskuko txirrinden azoka: Gamon Zumardian, 16:30etik 20:00etara. Haien objektuak saldu nahi dituztenek, gordailura eraman beharko dute 15:00etatik aurrera. Gordailuan aurrez izena emateko, 943 670 249 telefonora egin behar da dei.
  • Mugikortasun tailer eta jolasak: Gure Zumardian birziklatuekin jolasak antolatuko dituzte.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.