Aiton Bordaren jardueretarako izen ematea, asteartean zabalik
Izen emateak elkartearen egoitzan egin behar dira asteartetik ostiralera, 10:00etatik 11:30era. Jarduerak urriaren 3an hasiko dira.
Kiroldegiko jardueretarako 20 plaza daude. Aiton Borda Lezoko erretiratuen elkarteak 2022-2023 ikasturterako jarduerak prest ditu. Hala, horietan izena emateko epea hilaren 20an (asteartea) zabalduko dutela jakinarazi dute elkarteko ordezkariek. Jarduerak urriaren 3an hasiko dira.
Izen emateak astearte, asteazken, ostegun eta ostiraletan egin behar dira, 10:00etatik 11:30era.
Aiton Bordartik zehaztu dute bingo, masajista eta podologo zerbitzuetarako ez dela aldaketarik izango sasoi berrian, hau da, orain arteko egun eta ordutegi berbera izango dutela. Gainera, adierazi dute kiroldegiko jardueretarako gehienezko izen emate kopurua 20 pertsonakoa dela, hamar talde bakoitzeko.
