Gaur arratsaldean egingo dituzte lehen jarduerak. Herriko lau gune nagusiak egokitzen dabiltza muntaketa lanetako teknikariak.
Lezoko santakrutzetan ganadu feria egin dute gaur goizean. Baserritar giroa nagusitu da Goiko Plazaren inguruan.
Oiartzungo Garagardo Festa bueltatuko da. Bost gau iraungo ditu hamaseigarren ekitaldiak, urriaren 11tik 15era.
2023a baino lehen esleituko diren lanak aurrerapausotzat jo ditu jeltzaleen eledunak, komunikazio eta irisgarritasun arloetan bereziki.
Iaz baino 4.000 erabiltzaile gehiagok gozatu dute uda igerilekuan. Uztaila izan da hilabeterik jendetsuena, nabarmen.
Igandean 1 eta 3 atariko bizilagunek pitzadura arriskutsuak antzeman zituzten eraikinean. Ordutik dago itxita kalea.
Talde gipuzkoarrak gaur aurkeztu du "Neomak" diska, eta bihar Atlantikaldian kontzertua eskainiko du, albumeko abesti guztiekin.
Oiartzungo pilota elkartekoek hiru partida jokatuko dituzte asteburuan herrian, bi modalitatetan.
Galtzaraborda etorbideko 36. eta 52. atarien artean bizi diren bizilagunen irisgarritasuna hobetzeko, lau arrapala jarri dituzte.