Txosten asteburuko partidak (2022-09-15)

Oiartzungo pilota elkartekoek hiru partida jokatuko dituzte asteburuan herrian, bi modalitatetan.

Txosten asteburuko partidak (2022-09-15)Txost pilota elkarteko pilotariek hiru partida jokatuko dituzte Oiartzunen. Partidak bihar —ostirala— eta etzi izango dira. Horrez gain, martxan den Enrike Abril txapelketako beste partida bat ere jokatuko dute.

Honakoa da kartelera:

Ostirala, hilak 16
  • Gipuzkoa 1 – Gipuzkoa 2. Euskal Herriko Bote Luze Txapelketa, 19:00etan Beheko Plazan.
 
Larunbata, irailak 17:
  • Txost – Oiangu 1, paletaz, Gipuzkoako Txapelketako bigarren maila. 10:00etan, Madalensoron.
  • Txost – Gazteleku, paletaz, Gipuzkoako Txapelketako lehenengo maila. Aurreko partida bukatu ondoren.
Igandea, hilak 18
  • 59. Enrike Abril Errebote Txapelketa: Luzean (Donibane Lohizune) – Zaharrer Segi (Baigorri), 11:00etan Beheko Plazan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.